XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Noiz agertuko dira argibideak gai onetaz?.

Igaro diran urteetan ezbearrez-edo agiri arriskutsuenak errautsi, eta Gau-Txori-Egiketa, egitamua uts bat biurtu ebenak, illunpean eta erantzukizun guztietatik aske geratu leikezalako, bildurrak joten gaitu.

Zer gertatu leikean, Rudolf Hess bere ordezko zanari lagun egitera Hitler Britani Andira eroana izan balitz?.

Guda laburtzeaz, milloika bizirik atera, erritarrak eta militarrak amaika oiñazetatik aldenduak izango ziran.

Berebiziko zartadaz, Alemania-ko zoria bere burdin-eskuetan eban gizona ondo gordetako espetxe ingles baten giltzapetuaz eta Nazismoa buru barik utziaz, nagusi anker orren inguruko laguntzailleak (Keitel, Bormann, Himler, Goering, Jodl eta gaiñerakoak) umezurtz lez geratuko ziran.

Beste aldetik, ezin geinke pentsa be egin, Winston Churchill, Britani Andiko leen-ministroak diru-moltzo, naita andi-andia izan, nazismoaren sortzaille aren ordez truke egingo ebanik.

Ipotesi-arloan biderik zuzenena II Reich-en eta laguntzailleen baldintza-bako kuku egitea zan.

Ipotesi orretan, Berlin-ek ezin leikean agindu edozelako apentzarik, diktadore biurtutako austriar guda-sail-burutxo oia erailteko bildurrez.

Dana dala, lur-osoan sekulako albistea sortuko leikean aparteko ebagunea galdu zan, ez dakigu britaniar agintarien zeren bildurrez.

Hitler bunkerean ezkutatuaz, errusitarren eskuetan bizirik jausi baiño leenago bere burua iltea erabagi ebaneraño, Europa'k jasan bear zituan jazoera izugarrien ibilbidea zearkatzea leikena zan.

Fûhrer-en ixilleko ikustaldia.

1940.go Ekainillaren 14-an, Wehrmacht altsuaren oiñezko gudari-Talde batek Paris menderatu ebanetik, nazi-autokrateari Frantzi-ko Uriburua ikusteko gurari bizia sortu jakon, bide batez munduan zear bere burua garaille lez erakusteko, eta gaiñera, Sena-ko uri politaren etxe ta oroitarriak euren tokian (in situ) ikertzeko.

Andik lau egunera Hitler-en guraria bete zan, eta orduan leenengoz Eiffel-Torrearen aurrean agertu zan.

Bost egun geroago, ainbeste andiesten zuan Napoleon Bonaparte-ren illobia egoan Les Invalidesera jo eban.

Au izan zan Frantzi-ra egiñiko bigarren ikustaldia.

Irugarrena, 1940.go Urrillaren 22, 23 eta 24-an egin eban, Pierre Laval, Franco ta Pétain-ekaz berba-egiteko asmoz.